XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BOSGARREN EGUNA.

IRAKURRKIXUNA.

Marija maite dabenik ezta galduko.

Azarrtua ta ulerrgaitza eretxiko dautzie askok epai oneri: ezta kondenauko Andra Marijaren egizko zalerik.

Baña baietz erabagiko dogu, eleiz-gurasuai entzunda.

Itxaropen onegaz pekatu geyago egiten jarraitu gure daben gaiztoentzat ezta aitu biarr epai au.

Antuste onegaz gaiztakerijan iraun nai dabenak erruki duin eztira.

Pekatarijak izan arren onbidetu nairik Jainkoaren Amagana zintzoro egapetuten dirianen aldez ulerrtu biarr dogu egija au.

Anselmo irakasleak diñosku: Nekez zeruratuko da Andra Marijak aldeztu eztabena ta nekez inperrnuratuko da Ama Birrjiñagana ustetsu zuzendu ta onek errukitsu begiratu dautzona.

Aurrerago doiaz beste irakasle deun batzuk, ta ziurr zeruratuten diriala Marijaren debotuek diñoskue, ta betiko galdu Marija maite eztabenak.

Errbestetik donokiruntz doian ontzija da Marija, ta ondatuko da kutxa gaizkale onetan sarrtu eztana.